EFSAk iritzi bat argitaratu berri du bifenilo polibrominatuei (PBBak) buruz. Iritzi hori emateko, 794 elikagai-lagin eta PBBak ez diren antzeko 16 konposaturen edukia aztertu dituzte. Konposatu horiek zuntz sintetikoetan eta polimeroetan erabili izan dira su-eragozle gisa. Nolanahi ere, gaur egun Europan ez dira ez ekoizten, ez merkaturatzen; baina, oso iraunkorrak dira ingurumenean.

EFSAk dio dieta bidezko esposizioa ez dela arriskutsua Osasun Publikoarentzat. Eta bere ustez, etorkizunean PBBak aztertzea ez da lehentasunezkoa izango.

Elikagaietako konposatu horiek osasunean duten eragina balioesteko, Hautemangarria ez den Efektu Mailan (NOEL) oinarritu dira. EFSAk berak ez du egokitzat jotzen maila hori; izan ere, familia horretako konposatuen nahasketatik lortutako maila da, eta aztertutako elikagaietan ez dago halakorik. NOEL erabilita ere, EFSAk zehaztu du arrain koipetsu asko kontsumitzen dutenen esposizio maila, egoerarik okerrenean ere, kopuru horren milioirena izango litzatekeela eta amaren esneaz elikatutako umeena NOEL baino 100.000 aldiz txikiagoa.

EFSAren Iritzia: PBBak