Zientzia-txostena: E. coli VTEC barazkietan – EFSA 2011
Txosten honen arabera, Alemaniako brotea eragin duen anduia VTECren antzekoa da (E. coli Verotoxigenikoa, STEC izenez ere ezaguna), bai eta EAECren (E. coli Enteroagregatiboa) antzekoa ere. VTECren gordailua animaliak izaten dira; EAECren gordailu nagusia, berriz, gizakiak izaten dira. E. coli mota hori oso ezaguna da aspalditik; beraz, anduia hori ezin da “berritzat” jo. Nolanahi ere, orain arte ez da deskribatu Alemaniakoa bezain kasu latzik.
Bestalde, gero eta handiagoa da VTECren eta barazki kontsumoarekin (batik bat, hosto berdeko barazkiak eta entsaladetarako ernamuinekin) lotutako broteen arteko harremana. Gogorarazi egin behar da gaixotasunen broteek hainbat esposizio-bide izan ditzaketela.
VTECren kutsadura barazkietan ez da ohikoa izaten, eta kutsadura horren jatorria ureztatzeko ur kutsatua erabiltzea edo animaliak nekazaritzarako eremuetan ustekabean sartzea izan liteke.
Barazkiak honako prozesu hauetan kutsa daitezke: ekoiztean, biltzean, maneiatzean, saltzean eta prestatzean (etxean zein cateringean). Bakterio horren arriskuak murrizteko neurriak hauek dira: Nekazaritzako Praktika Egokiak (BPAk), Ekoizteko Praktika Egokiak (BPF) eta APPCC.
Zientzia-txostena: E. coli VTEC