EFSAk argitaratu ditu arrisku-ebaluazioan identifikatutako ziurgabetasunek irizpen zientifikoen interpretazioan eta arriskua kudeatu eta jakinarazteko ondoko ekintzetan duten eragina aztertzeko lantegiaren ondorioak.

Lantegian 76 pertsonak hartu zuten parte, eta bi zatitan banatu zen: lehenengoa arriskuaren kudeaketari eta irizpen zientifikoaren ziurtasunak erabakiak hartzeko interpretazioan duen eraginari buruzkoa izan zen, eta, bigarrena, berriz, arriskua jakinarazteari eta ebaluazioaren emaitzaren ziurtasunak duen eraginari buruzkoa.

 

Lantegiko eztabaidaren helburua izan zen aholkularitza zientifikoaren gardentasuna hobetzea eta irizpenen ziurgabetasunen eta ziurtasun-mailaren jakinarazpena hobetzeko iradokizunak biltzea. Ondorio hauek atera ziren:

 

  • Beharrezkoa da ziurgabetasunen jakinarazpena serio hartzea arrisku-ebaluazioetan.
  • Erabakiak hartzeko, aholkularitzaren emaitza baldintzatzen duen irizpenaren ziurtasun‑maila zehaztu behar da.
  • Erabaki bat hartzeko behar den ziurtasun-maila alda daiteke erabakiaren izaeraren eta testuinguruaren arabera.
  • Ziurtasun-maila adierazteak kuantitatiboki handitzen du irizpenaren argitasuna, eta lagungarria da arriskua kudeatzeko.
  • Ziurgabetasun orokorra justifikatu behar da, eta ondo azaldu behar dira ziurgabetasun orokor hori ondorioztatu zuten ebidentzia eta arrazoiketa, erabakiak hartzean kontuan hartzeko.
  • Interesgarria izango litzateke, ebaluazioaren aurretik eta ostean, ziurgabetasun berriak eta haiei buruzko informazioa partekatzea, garrantzitsuak eta erabilgarriak izango badira erabakiak hartzeko.
  • Erabilgarritzat jo zen ziurgabetasunari buruzko informazioa ulertzen eta erabiltzen laguntzea, eta ikastaro laburrak edo ad hoc laguntza iradoki ziren arrisku‑kudeatzaileentzat, arrisku-ebaluazioaren mugei buruz.
  • Desiragarria izango litzateke desbideratzeei buruzko azalpenak hobetzea EFSAren ziurgabetasunei buruzko orientazio-gidan.
  • Oso interesgarritzat jo da arrisku-ebaluazio bakoitzari begira laburpen sinple bat ematea, identifikatutako ziurgabetasunaren xehetasunak barne.