2019. urteko RASFF txostena: elikagai-alertak
2019an, guztira 4.118 jakinarazpen transmititu ziren elikagaiekin eta pentsuarekin lotutako alerta azkarren sistemaren bidez (RASFF). Jakinarazpen horietatik 1.175 alerta gisa sailkatu ziren, 546 segimendu-txosten gisa, 882 ohartarazpen gisa, 1.499 mugako ukatze gisa eta 18 informazio-jakinarazpen gisa.
2018. urtearekin alderatuta, osasunerako arrisku larria dakarten alerta-jakinarazpenen kopuruak % 5 egin zuen gora.
Alerten gorakada nabarmena izan da seigarren urtez jarraian.
Jakinarazpenen kopurua produktuen arabera:
671
Fruitu lehorrak, eratorriak eta haziak
506
Frutak eta barazkiak
345
Elikagai-osagarriak eta elikagai aberastuak
342
Hegazti-hazkuntzako produktuak
325
Pentsuak
303
Arraina eta eratorriak
Kutsadura mikrobiologikoa
Herrialde kideetako RASFF jakinarazpenen zati handi bat animalia-jatorriko elikagaietako mikroorganismo patogenoei dagokie nagusiki.
Salmonella
Salmonella da, berriro ere, herrialde kideetako elikagaietan gehien jakinarazten den patogenoa (371 jakinarazpen, % 51 gehiago), eta gauza bera gertatzen da kide ez diren herrialdeetan ere (347 jakinarazpen).
Jakinarazpen gehienak haragiarekin lotutakoak dira, batik bat eskortako hegaztien haragiarekin, eskortako hegaztien haragi freskoan Salmonella typhimurium eta enteritidis kasurik egon ez dadin elikagaiak kaltegarriak ez izateko irizpideak direla eta.
Askotan errepikatzen diren jakinarazpenei dagokienez, Salmonellari buruzko 181 jakinarazpen egon ziren Poloniako hegazti-produktuei lotuta; gehienak hegazti-haragi freskoan aurkitutako Salmonella enteritidisari eta typhimuriumari buruzkoak ziren. Hamalau eragile berrerorle gisa identifikatu ziren.
Listeria
Listeria monocytogenes bakterioarekin kontaminatutako elikagaiak animalia-jatorrikoak izaten dira nagusiki. 2019an, patogeno horrekin lotutako kasuak hotzean ketutako arrainetan eta kontsumitzeko prest dauden haragi-produktuetan, ETA agerraldien arrazoi nagusi izan ziren.
Halaber, Frantziako gaztarekin (maiz esne gordinarekin egindakoak) lotutako 17 jakinarazpen erregistratu ziren.
Listeria monocytogenes bereziki arriskutsua –eta, are, hilgarria– da immunitate-sistema ahuldua duten pertsonentzat
Jakinarazpenen kopurua arriskuaren arabera:
1124
Mikroorganismo patogenoak
588
Mikotoxinak
298
Konposizioa
283
Pestiziden hondakinak
207
Alérgenoak
173
Gorputz arrotzak
172
Elikagaiak ukitzen dituzten materialak
144
Beste kutsatzaile mikrobiologiko batzuk
Kutsadura kimikoa
Alérgenoak
Hauek dira gehien jakinarazten diren alergenoak: esnea, glutena eta soja. Zerealekin eta okintzako/pastelgintzako produktuekin lotutakoak dira ohikoenak.
Askotan, alergenoen aztarnak jakinarazten dira beste zenbait elikagaitan ere, kutsadura gurutzatuaren ondorioz. Jakinarazpen mota horrek % 30 egin du gora.
Elikagaiak ukitzen dituzten materialak
Elikagaiak ukitzen dituzten materialei buruzko jakinarazpenen kasuek gora egin zuten: 172 jakinarazpen erregistratu ziren, % 24 gehiago (hala ere, jakinarazpen guztien % 4 baino ez ziren izan).
Mikotoxinak
Oro har, elikagaietako mikotoxina-mailek ez dute eragin kaltegarri akuturik eragiten kontsumitzaileengan. Alabaina, esposizio kronikoak arrisku handia izan dezake kontaminatutako produktuak sarri kontsumitzen dituztenentzat, bereziki aflatoxinak dituzten elikagaien kasuan.
Aflatoxinak gehien jakinarazten diren mikotoxinak dira, batik bat Erkidegokoak ez diren lurraldeetako fruitu lehorretan.
B1 aflatoxina substantzia kantzerigeno eta genotoxikoa da, eta ez dago benetako kontsumo-maila segururik substantzia horrentzat. Hori dela eta, ALARA printzipioa aplikatzen da, eta ezarritako lege-muga ahalik eta baxuena da.
Plagiziden hondakiak
Jakinarazpen gehienek frutekin eta barazkien dute zerikusia; izan ere, horiek ekoiztean egin ohi dira plagizidekin lotutako arau-hauste gehienak. Gehien jakinarazitako pestizida klorpirifosa izan zen. Pestizida hori dagoeneko ezin da EBn erabili.
Azkenik, taula honetan aurkituko dituzu arriskuaren, produktuen eta jatorrizko herrialdeen araberako jakinarazpenak.
Peligro | Producto | País de Origen | Nº Notificaciones |
Salmonella | Carne avícola y sus productos | Polonia | 181 |
Salmonella | Frutos secos, sus productos y semillas | Sudan | 66 |
Aflatoxinas | Frutos secos, sus productos y semillas | EEUU | 80 |
Salmonella | Hierbas y especias | Brasil | 67 |
Aflatoxinas | Frutos secos, sus productos y semillas | Argentina | 63 |
Aflatoxinas | Frutos secos, sus productos y semillas | Turquía | 55 |
Aflatoxinas | Frutas y Vegetales | Turquía | 49 |
Mercurio | Pescado y productos derivados | España | 38 |
Ocratoxina A | Frutas y Vegetales | Turquía | 36 |
Migración de Formaldehido | Materiales en Contacto con Alimentos | China | 36 |