EFSAk gida bat argitaratu du adituen iritzia ahalik eta modu inpartzialenean lortzeko aholkuekin. Gida hori adituen aholkuak lortzeko metodo sistematiko eta estandarizatuen adibide praktikoekin osatu da.

Arriskuen ebaluazioa egiteko eta arriskuen kudeatzaileei erabakiak hartzea errazteko, metodo kuantitatiboak erabili ohi dira, hori baitago finkatuta. Nolanahi ere den, askotan eskura dauden datuak ez dira nahikoak izaten, eta adituei iritzia eskatzera jo behar izaten da. Hala ere, iritzi hori lerratuta egon daiteke, eta horrek mugatu egiten du bere balioa; beraz, EFSAk aditu-talde bat osatu zuen, adituen ezagutza modu inpartzialean lortzeko metodologia bat garatzeko.

Gida honek hiru protokolo zehatz proposatzen ditu jarduteko: Sheffield, Cooke eta Delphi. Protokolo horietan jasotzen da arazoa definitzea, adituak hautatzea eta prozesu osoa dokumentatzea. Beste puntu garrantzitsu bat ere jasotzen da: hainbat adituren iritzia sartzea arriskuen ebaluazioan.

Azkenik, gidan aipatzen da garrantzitsua dela prozesuan parte hartzen duten pertsonak gai izatea probabilitate-judizioak egiteko; beraz, alderdi hori lantzen duten prestakuntza-ekintzak aholkatzen ditu, judizio horiek EFSAk finkatutako arauei jarraikiz egin daitezen.

Gida osoa