Antibiotikoekiko erresistentzia bakterio zoonotikoetan, 2017
EFSAk eta ECDCk zenbait bakterio zoonotikok, besteak beste, Salmonellak, Campylobacterrek eta Escherichia colik, antibiotikoekiko duten erresistentziari buruzko urteko txostena argitaratu dute.
Honako hauek dira azterlanaren ondorio nagusiak:
Salmonella eta E. coli
Gizakiengandik hartutako Salmonella laginetan eta urtebete baino gutxiagoko txerri eta txahal isolamenduetatik ateratako Salmonella eta E. coli laginetan, ampizilinari, sulfonamidari eta tretaziklinei erresistenteak diren bakterio-tasa handiak identifikatu ziren. Ostera, hirugarren belaunaldiko zefalosporinekiko erresistentzia ez zen oso ohikoa izan.
Intzidentzia / prebalentzia tasa ezberdinak hauteman ziren herrialdearen arabera, espektro zabaleko betalaktamasen (ESBL) / AmpC produktoreei dagokienez, zehazki, Salmonella eta E. Coliren kasuan haragitik (txerrikia eta txahala), txerrietatik eta gizentzeko txahaletatik, eta Salmonellaren kasuan gizakiengandik.
Gizentzeko txerrietan E. coli karbapenemasa produzitzen duen lagin bat aurkitu zen gizentzeko txerrietan.
Kolistinarekiko erresistentzia ez zen oso ohikoa izan gizentzeko txerri eta txahaletako (eta beren haragiko) Salmonella eta E. coli isolatuetan, ezta gizakien Salmonellan ere.
Campylobacter
Gizakien isolatutako Campylobacteretan, toziprofloxazina eta tetrazilinekiko erresistentzien maiztasunak izugarri altuak izan ziren, batez ere Campylobacter coli motakoak. Gainera, C. coliren eritromitizinarekiko erresistentzia-tasa ere altua eta oso altua bitartekoa izan zen bost herrialdetan, eta horrek aukera gutxi uzten du Campylobacterrak eragindako infekzio larriak tratatzeko.
Maiztasun handia hauteman zen gizentzeko txerrien C. coli isolamenduetan ziproflazina eta tetraziklinarekiko erresistentzian; ostera, askoz maila baxuagoan identifikatu ziren eritromizinarekiko erresistentziak.
Multiresistentziak
Orokorrean, ez zen oso ohikoa izan garrantzi kritikoko antibiotikoekiko multierresistentzia ez animalien ez gizakien isolamenduetan. Alabaina, “oso altuak eta izugarri altuak” bitarteko multierresistentzia-mailak hauteman ziren S. typhimuriumean eta bere aldaera monofasikoan gizaki nahiz animalietan.
Gizakiengan, S. kentuckyk erresistentzia altua erakutsi zuen ziprofloxazinarekiko, eta ESBLen prebalentzia altua.