AESANeko Batzorde Zientifikoak Espainiako Elikagaien Segurtasunerako interesgarrienak izan daitezkeen arrisku kimiko eta biologikoak aztertu eta gero, a priori giza osasunerako arriskutsuenak izan daitezkeenak identifikatu ditu.

Asmoa da abiapuntu bat ezartzea etorkizunean beste prospekzio-azterketa batzuk egiteko, horrela arrisku horiek elikagaietan duten presentziaren inguruko informazioa eskuratzeko, arriskuen ebaluaketak egite aldera.

Arrisku biologikoak

  • Elikagaien bidez transmititzen diren birusak:
    • Norobirusa, A hepatitis eta E hepatitisaren birusak kusku biko molusku eta barazki freskoetan.
    • E hepatitisaren birusa txerrikietan.
  • Bakterioak:
    • Yersinia enterocolitica
    • Vibrio parahaemolyticus eta vulnificus arrantza-produktu eta kusku biko moluskuetan.
    • coli (STEC ez diren patotipoak) barazki freskoetan.
    • Clostridium difficile haragi freskoan.
  • Parasitoak: protozooak (Toxoplasma eta Cryptosporidium) haragi eta barazki freskoetan.

 

Txostenean arrisku biologiko horiek elikagaietan detektatzeko dauden metodologiak deskribatzen dira. Horrez gain, arrisku horien inguruko ezagutzan dauden hutsuneak eta beharrizanak ere identifikatzen dira, ikerketa-jarduerak sustatze aldera, eta mikroorganismo horiek elikadura-katean barna transmititzea kontrolatzeko aukerei buruzko informazioa ere jasotzen da.

Arrisku kimikoak

  • Kloropropanolak eta glizidola haurrentzako elikagaietan.
  • Furanoa eta eratorriak prozesatutako elikagaietan, oro har, eta haurrentzako elikagaietan, espezifikoki.
  • Mineral-olioetako hidrokarburoak.
  • Zilindrospermopsina (zianobakterioen toxina) ontziratuta ez dauden edateko uretan.
  • Mikotoxinak elikagaietan:
    • Claviceps generoko onddoek sortutako mikotoxinak zerealetan eta eratorritako elikagaietan.
    • Alternaria toxinak fruta, ortuari, zereal eta tomateetan.
    • Fusarium mikotoxinak (Eniatinak, Nibalenola) zerealetan.
    • Pirrolizidinaren alkaloideak haurrentzako elikagaietan, elikagai osagarrietan, eztian, polenean, tean, infusioetan eta zerealetan.

 

Txostenean arrisku horien identifikazioa eta karakterizazioa deskribatzen dira, baita esposizioaren ebaluazioa, gomendioak eta etorkizunean ikerketa sustatzeko eta beren ezagutza hobetzeko kontsiderazioak ere.