AESANek erraiak eta Anisakis parasitoa duten eta elikadura-establezimenduetan lortutako beste arrantza-produktu batzuk kudeatzeko aukerei buruzko interpretazio-ohar bat argitaratu du. Interpretazio horren arabera, parasitoa duten azpiproduktu horiek izozteak Anisakis arriskua murriztuko luke; beraz, 3. kategoriako SANDACH gisa kudeatu ahalko lirateke.

Giza kontsumorako egokia den arrainetik datozen eta elikadura-establezimenduetan lortutako arrantza-azpiproduktuak 3. kategoriako material gisa sailkatzen dira. Hala ere, gaur arte, azpiproduktu horiek Anisakis zutenean, 2. kategoriakotzat jotzen ziren, eta hala kudeatu behar ziren.

 

Egungo interpretazioaren arabera, erraiak eta Anisakis parasitoa duten arrantza-produktuen beste zati batzuk edukiontzi zigilatutan izoztu ahalko dira, produktu osoan -20 °C-tik beherako tenperatura lortzeko gutxienez 24 orduz, eta -35 °C-ko tenperaturan gutxienez 15 orduz. Ondoren, SANDACH horiek 3. kategoriako gisa kudeatu ahalko dira. Horrek aukera emango luke, adibidez, azpiproduktu horiek lehengai gisa erabiltzeko animalien elikaduran.

 

Oharraren arabera, soilik txikizkako merkataritza-establezimenduek, 1528/2012 Errege Dekretuan jasotako salbuespenarekin bat, astean 20 kg-ra arteko kopuru txikiak bota ahalko dituzte, Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearekin bat etorriz.