Arrisku Mikrobiologikoak Ebaluatzeko Zientzia Sareak (MRA) arrisku mikrobiologikoak ebaluatzeko zientzia-lankidetza indartzen du. Bere helburua da Europako elikagaietan eta pentsuetan arrisku mikrobiologikoak ekar ditzaketen jarduerak aurreikustea eta horiek bikoiztu daitezela saihestea. Sare horri esker, EBko estatu kideek eta estatu elkartuek datuak eta metodologiak parteka ditzakete, arriskuak ebaluatzeko jardunbideak bateratu ahal izateko eta EBn sortzen ari diren arrisku berriak identifikatzeko.

MRA Sarea 2007tik dago martxan eta, gaur egun, Europar Batasuneko 24 estatu kidek eta bi estatu elkartuk (Suitza eta Norvegia) osatzen dute. Urteko txosten honek urtean zehar egin diren arrisku mikrobiologikoei buruzko bi bilkuretan landu dituzten 24 gaien laburpena biltzen du.

Aurten, MRA Sareak honako gai hauek izan ditu aztergai: arriskuen sailkapena eta lehenespena, hegazti haztegietatikdatozen Campylobacter eta E. coli bakterioen transmisioa, haragia kontsumitzeak dakarren Campylobacter arriskua, mikrobioen aurkakoenganako erresistentzia elikadura-katean, esne gordina eta horrekin eginiko produktuak kontsumitzearen arriskua, E hepatitisaren birusa, Listeria monocytogenes bakterioaren arriskua aurrez prestatuta eta jateko prest dauden elikagaietan, intsektuak jateak dakartzan arriskuak, eta Salmonella stanley eta S. infantis bakterioei buruzko informazio-bilketa, besteak beste.

Arrisku Mikrobiologikoak Ebaluatzeko Sarearen 2015eko Urteko Txostena