Arrozean dagoen artsenikoaren ingesta – EVIRA 2014
Elikagaien Segurtasunerako Finlandiako Agentziak (EVIRA) zenbatetsi egin du arrozetik eratorritako artseniko inorganikoaren ingesta, eta ondorioztatu du gainditu egin dezakeela, hala helduen nola haurren artean, EFSAk giza osasunerako segurutzat jotako eguneko muga.
EVIRAk aztertu egin ditu haurrentzat arrozarekin eginiko hamar elikagaitako eta garau luzeko zortzi arroz-motatako artseniko inorganikoaren kontzentrazioak.
Jaioberrientzako elikagaiei dagokienez, artseniko osoaren eta inorganikoaren kontzentrazio txikiagoa dago, elikagai horietan beste ale eta fruta batzuk daudelako. Hain zuzen ere, artseniko inorganikoa haurrentzat arrozarekin eginiko lau elikagaitan bakarrik atzeman zen. Bestalde, arroz-ale luzeko artsenikoaren kontzentrazio osoa 0,5 miligramo/kilo baino handiagoa zen, eta artseniko inorganikoaren kontzentrazioa 0,5 miligramo/kilo baino txikiagoa.
Bada, balore horiek aintzat hartuta, herritar-talde ezberdinetarako zenbatetsitako ingestak gainditu egiten du EFSAk gomendatutakoa (0,3-8 µg/gorputz-pisuaren kg/egun).
Azterlanak gomendatu egiten du elikagaietako artseniko inorganikorako gehienezko mugak ezartzea. Izan ere, halakoak ur edangarrirako besterik ez daude. Gainera, bestelako elikagaietatik eratorritako artseniko inorganikoaren ingesta metatua ebaluatzeko, beharrezkoa da aztertzea arroza ez beste elikagaietako artseniko inorganikoaren kontzentrazioak.
EVIRAren ondorioak: arrozaren artsenikoaren ingesta
Zientzia-artikulua arrozaren artsenikoa