Txostenean elikagaien bidez transmititutako gaixotasunei buruzko azken zientzia-argitalpenak aztertzen dira, eta Klima Aldaketaren ondorioz gehien aldatuko diren ingurumen-parametroekin lotzen dira.

Txostena ECDCk argitaratu du, eta honako hauek dira ondorioetako batzuk:

  • Kanpilobakteriosia eta salmonellosia dira ingurumenaren tenperaturarekin gehienetan lotutako gaixotasunak.
  • Kanpilobakteriosia eta “Vibrio ez-kolera”-k eragindako infekzioak uraren tenperaturari daude lotuta.
  • Kriptosporidiasia eta kanpilobakteriosia dira, hurrenez hurren, euriarekin gehien lotutako gaixotasunak.
  • Kriptosporidiasia eta “Vibrio ez-kolera”-k eragindako infekzioak, hurrenez hurren, eurien ondorioekin daude lotuta.

Ikus daitekeenez, kanpilobakteriosia zenbait ingurumen-adierazleri hertsiki lotutako gaixotasuna da eta datozen urteetan, klima aldaketaren ondorioz, ugaritu egin daitekeela. Beste gaixotasunetako bat, salmonellosia, sarri askotan ingurumenaren tenperaturarekin dago lotuta, eta horrek gaixotasunaren prebalentziak gora egingo duela aurreikustea dakar. Nolanahi den ere, gaixotasun horren prebalentziak behera egin du azken urteotan, Osasun Publikoan hartutako neurriei esker (Higiene Praktika Egokiak, Manipulazio Praktika Egokiak, etab.).

ECDCren azterketa: Klima aldaketa eta Elikagaien