Zitrinina Aspergillus, Penicillinum eta Monascus generoetako onddoek ekoizten duten mikotoxina bat da, biltegiratutako aleetan egon ohi dena.

EFSAren iritzi honetan honako hauek ondorioztatzen dira:

  • Eskura dauden datuekin, ezin izan da zehaztu mikotoxina honen potentzial kartzinogenoa.
  • Zitrinina nefrotoxikoa da, eta honako NOAEL hau egozten zaio: 0,2 µg gorputz-pisuaren kiloko.
  • Aleetan atzeman diren zitrinina kontzentrazioak oso aldakorrak dira, eta kasu batzuetan gora egiten dute: 420 µg/kg-ra hel daitezke gizakien elikadurarako aleetan eta 998 µg/kg animalien elikadurarako aleetan.
  • Ezin izan da dieta bidezko esposizioan oinarritutako arrisku-ebaluaziorik egin, ez baitago datu nahikorik.

Dagoen informazioa urria denez, EFSAk onartu du ezin izan duela amaitu mikotoxina honen arriskuaren karakterizazioa. Beste alde batetik, ikusi du beharrezkoa dela mikotoxina horri eta gizakien zein animalien osasunean eragin ahal dituen ondorioei buruzko datu gehiago edukitzea.

EFSA txostena: zitrinina