Berrikuspena: Bisfenol A konposatuaren toxikologia eta eraginak osasunean – FAO/OMS 2011
Txostena FAO/OMSren adituek egin dute, eta bertan Bisfenol A konposatuak giza osasunean izan litzakeen eraginei buruzko zenbait alderdi biltzen dira. Honako hauek dira ondorio aipagarrienak:
- Bisfenol A konposatuak eragin edo gara lezakeen toxikotasunari buruzko ikerketen arabera, dosi altuetan baino ez dira antzematen eraginak.
- Nolanahi ere, aurretik deskribatu gabeko zenbait eragin, gaur egun ikertzen ari direnak, dosi txikiagoetan ere ager daitezke. Baina, hori etorkizuneko ikerketen bidez berretsi beharko da.
- Eragin horiek egiaztatuko balira, aintzat hartu beharko lirateke Arriskuen Balioespena egitean; izan ere, toxikotasun-maila konposatu horrekiko esposiziotik oso hurbil dago.
- Bestalde, aztertu egin beharko dira konposatu horren jarduera-mekanismo alternatiboak, jarduera estrogenikoa aldatzeko duen gaitasuna balioesteko orduan.
Hala ere, zalantza ugari daude behaketa horren balioaren eta sendotasunaren inguruan. Balioespen horrek estimazio bat egiten du Bisfenol A konposatuak giza osasunean izan ditzakeen arriskuen inguruan. Eta, nahiz eta oraindik goiz den estimazio hori nahiko erreala dela ondorioztatzeko, emaitza horiek ikerketak sustatu egin beharko lituzkete zalantza horiek murriztearren.
FAO/OMSen txostena: Bisfenol A