EFSAk argitaratutako zientzia-txosten batean berrikusi egiten dira prozesu toxikozinetikoak, prozesu toxikodinamikoak eta horien aplikazio posiblea ordezkatzeko metodologia eta tresna berriak, produktu kimikoen arriskuak ebaluatzeko.

Teknika berrien artean giza zeluletan oinarritutako in vitro metodologiak daude, baita a bioteknologian oinarritutako bestelako entsegu-estrategiak (genomikoa, proteomikoa, metabolikoa eta transkriptomikoa) ere. Berrikuspen honetan argitu egiten dira teknika berri hauei dagozkien kontzeptu eta terminologiak, eta arriskuen ebaluazioan aplikatutako adibide praktikoak (bibliografiatik hartutakoak) jasotzen dira. Elikagaien Segurtasunaren esparruan, eredu horiek, nagusiki, plagizidetan, kutsatzaileetan eta elikagaiak ukitzen dituzten materialetan aplikatzen dira.

Teknika berri horiek informazio gakoa eman dezakete elikagaietan dauden konposatu kimikoen bioerabilgarritasunaz eta horiek proteinekin bat egitearen aukeraz. Gainera, giza eramaileak eta bide metabolikoak ere identifikatu ahal izango dira. Gero eta gehiago erabiltzen dira, animaliekin eginiko esperimentazioaren alternatiba ona direlako. Hain zuzen ere, nazioarteko hainbat agintarik horregatik gomendatzen dituzte; besteak beste, OMEk eta Estatu Batuetako Ingurumen Babeserako Agentziak (EPA).

Beste alde batetik, txostenean metodologia eta tresna horien etorkizuneko aurreikuspenak eztabaidatzen dira, honako gai hauei dagokienez: produktu kimikoak lehenestea eta sailkatzea, arriskuen ebaluazioaren etorkizuna eta arrisku emergenteen identifikazioa.

Txostena etorkizunerako lanerako eta ikerketarako aholkuekin amaitzen da. Zehazki, EFSAko adituen panelei eta nazioarteko beste organismo batzuei kontsulta egin ondoren emandako aholkuak dira.

Txosten osoa