EFSAko Elikakateko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) elikagaietan (batez ere, fruta eta barazkietan) dagoen perkloratoak osasun publikoan eragiten dituen arriskuei buruzko irizpen zientifikoaren berrikuspena kaleratu du. Argitalpen berri horrek ez die eragiten ez aurretik zegoen iritziaren ikuspegiari, ez eman ziren ondorio nagusiei.

2014ko urrian argitaraturiko iritzia berriz aztertzeko, aintzat hartu dira elikagaietako perkloratoaren mailaren inguruko datu zuzenduak eta eskura zegoen informazio berria. Horrela, datuok eskutan, berriro balioetsi da perkloratoaren aurreko epe laburreko eta epe luzeko esposizioa, eta hau ondorioztatu da:

  • Gaur egun elikagaietan eta uretan dagoen perklorato-mailaren aurreko esposizioak nekez eragingo du arriskurik osasunean eta herritarren talde kalteberenetan.
  • Perkloratoaren aurreko elikagai-esposizio kronikoa kezkatzekoa izan daiteke, bereziki fruta eta barazki ugari kontsumitzen dituzten eta iodo nahikorik hartzen ez duten adin-talde gazteenen kasuan.
  • Herritarren artean, iodo gutxiegi duten bularreko haurrek dute perkloratoaren aurreko esposizioa izateko arrisku handiena.

EFSAko adituek gorputz-pisu/eguneko 0,3 µg/kg-an ezarri dute eguneko ingesta toleragarria (EIT), tiroideak heldu osasuntsuei iodoa hartzeko eragiten dien inhibizioan oinarrituta.

Perkloratoaren Irizpenaren Berrikuspena (EFSA) – 2015eko maiatza