BFR emergenteak elikagaietan – EFSA 2012
Agiri honetan zerrendatu egiten dira BFRen familiako konposatu posibleak. Horiek ere aintzat hartu beharko dira BFRekiko esposizioa balioestean. Gaur egunera arte deskribatutako BFRez gain (giza esposizioan eragin handiena dutenak), badira beste BFR batzuk: “berriak” edo “emergenteak" deitutakoak. EFSAk honako hauek identifikatu ditu:
Genotoxikoak eta kartzinogenoak, zaindu beharrekoak:
- TDBPP: tris (2,3-dibromopropila) fosfatoa
- DBNPG: Dibromoneopentil glikola
Arriskua eragin lezaketen konposatuak, biometatzeko gaitasuna dutenak:
- BTBPE: 1,2-bis(2,4,6-tribromofenoxia)etanoa
- HBB: hexabromobentzenoa