Nerabe, pertsona heldu eta pertsona zaharren artean dieta paneuroparraren zaintza-proiektua gauzatzen duen partzuergoak zenbait aholku eman ditu, EPIC-Soft metodologian oinarritutako dietetika-inkesta egiteko tresnak eta prozedurak hobetze eta garatze aldera.

Zenbait herrialdetan azterlan pilotuan zehar lortutako esperientzien azterketaren ondoren, honako aholku hauek eman dira:

  • Elikagaien kontsumoari buruzko europar inkesta inplementatzeko esku-liburuak, protokoloek, galdetegiek eta laguntza-dokumentuek metodologia egokia ematen dute, etorkizunean elikadurari buruzko inkestak modu harmonizatuan erabiltzeko, “Europar Batasunaren menua” programaren baitan.
  • Hobe da lehenengo elkarrizketa aurrez aurrekoa izatea; bigarrena, aldiz, telefonoz egin daiteke.
  • Lehenengo inkestan pisua eta neurriak hartu behar dira (emandako baloreak baino egokiagoa). Halaber, jarduera fisikoari buruzko galdetegiak bete behar dira.
  • Liburu irudiduna erabiltzeak hobetu egiten du elikagai jakin batzuen anoa zenbatetsien tamaina zehazteko lana; zehazki, etxean ohiko neurrien bidez zenbatetsi ezin direnena.

EPIC-Soft metodologiak ondo egituratutako elkarrizketa-prozesua ematen du, erraztasun erlatiboz aplika daitekeena, baita pertsona nagusien artean ere. Faktore mugatzaileak buruaren egoera eta epe laburreko memoriaren maila dira, eta horiek aintzat hartu behar dira inkestan parte hartuko dutenak hautatzean. Halaber, metodologia honek esparru ona ematen du elikagaiak behar bezain zehatz deskribatzeko.

Dokumentu osoa