Dietan dauden dioxinei buruzko azterlana 13/06/26
Dietan dauden dioxinei buruzko azterlana 2013/06/25 Britainia Handiko Elikagaien Segurtasun Agentziak (FSA) azterlan bat argitaratu du, dioxinek izaki bizidunetan duten jokamoldeari buruz eta animalien artean eginiko azterlanetako datuak gizakietara estrapolatzeari buruz.
Dioxinak ingurumen-kutsatzaile biometagarriak dira (batik bat elikagai koipetsuetan daude) eta hartzaile aril-hidrokarbonoak (AhRs dira ingelesezko siglak) aktibatzen dituzte animalia eta gizakietan.
Dioxinen antzeko zenbait konposatu ebaluatu eta ikusi da jarduera potentzial oso ezberdinak dituztela, AhRs-en gainean, animalia-espeziaren arabera. Beraz, lortutako lehenengo ondorioa da beti ez dela posible gizakien artean duten eragina aurreikustea, in vitro (edo bizirik dauden arratoietan) eginiko azterlanetan lortutako toxikotasun-datuen arabera.
Azterlanek erakutsi dute konposatu baten egitura kimikoan alderik txikiena egoteak ere nabarmen alda ditzakeela konposatuaren potentzialtasuna zein potentzial antagonista, jardun-leku gisa dituen AhRs-en arabera.
Arratoien eta gizakien arteko espezie-ezberdintasunei dagokienez, zenbatetsi da gutxienez 15 aldiz murriztu dela gizakien AhRs-ak aktibatzeko beharrezkoa den konposatu horien indar-maila. Esate baterako, azterlan horretan ikusi zen 5F 203 konposatua askoz ere indartsuagoa dela gizakien artean (TCDDren parekoa), arratoien artean baino.