Haragia ikuskatzeko irizpideak: behiak, ardi-ahuntzak, ehizakiak eta ekidoak – EFSA 2013
EFSAk identifikatu eta ezaugarritu egin ditu haragiaren kontsumoak osasunean eragin ditzakeen arazoak, ezagutza hori egungo haragi-ikuskaritzetan ezartzeko, eraginkorragoak izan daitezen. Horretarako, 4 iritzi zientifiko argitaratu ditu 4 haragi-mota ikuskatzeko prozeduren inguruan: behiak, ardi-ahuntzak, hazitako ehizakiak eta ekidoak.
Gaur egungo prozedurak askotan ez dira eraginkorrenak osasunerako arrisku nagusiak atzemateko. Horien artean daude Campylobacter eta Salmonella bakterioak,COPak bezalako kutsatzaile kimikoak, edo substantzia debekatuak. Hori dela eta, EFSAk uste du egungo prozedurak modernizatu egin behar direla. Halaber, adierazle epidemiologiko partekatuak proposatzen ditu patogeno mikrobiologiko garrantzitsuenetarako.
Espeziea | Arrisku Biologikoa | Arrisku Kimikoa |
---|---|---|
Behiak | VTEC, Salmonella | Dioxinak, dioxinen moduko PCBak (DL-PCBak) |
Ardi-ahuntzak | VTEC, Toxoplasma | Dioxinak, dioxinen moduko PCBak (DL-PCBak) |
Ekidoak | Trichinella | Fenilbutazona*, elementu kimikoak (kadmioa) |
Hazitako ehizakiak (oreina) | Toxoplasma | Bat ere ez |
Hazitako ehizakiak (basurdea) | Salmonella, Toxoplasma | Bat ere ez |
Hazitako ehizakiak (elur-oreinak, ostrukak, untxiak) | Bat ere ez | Bat ere ez |
Haragi-mota guztietarako jarraibide orokorrak:
Arrisku biologikoak
- Haragiaren kaltegabetasuna ziurtatzen duen sistema integrala, kanaletan arrisku nagusietarako helburu argiak jasotzen dituena, bultzatzea.Helburu horiek zehazteko, arrisku biologikoei buruzko datu berriak beharrezkoak izan daitezke.
- Helburu horiek betetzeko, arrisku nagusietarako eskuragarri dauden kontrol-neurriak erabiltzea, hala ustiategi-mailan nola hiltegietan.
- Taldeak/ustiategiak eta hiltegiak sailkatzea, dagokien Arrisku Biologikoaren mailaren arabera.
- Errutinazko haztatzea edo ebaki-teknikak desagerraraztea postmortem ikuskaritzetan.
Animalien Osasuna eta horrek ongizatean duen eragina
- Haragia ante mortemeta postmortemikuskatzea tresna baliagarria da animalien ongizate- eta osasun-baldintzak zaintzeko eta kontrolatzeko.
- Begien bidezko postmortemikuskaritza besterik ez bada egiten, neurri gehigarriak ezarri behar dira; zehazki, informazio-galera erantsia konpentsatzeko, animalien osasunari eta ongizateari dagokienez. Begien bidezko postmortemikuskaritza bakar batek ekar dezake animalien gaixotasun batzuk azpidiagnostikatzea. Zehazki, behien tuberkulosiaren zaintzak eragin negatiboa jasango luke.
- Elikakatean zehar jasotako beste informazio bat modu jarraituan erabiltzea lagungarri izan daiteke proposatutako aldaketen ondorioz galdutako informazioren bat (baina ez guztia) orekatzeko.
Kutsatzaileak
- Hondakin kimikoak eta kutsatzaileak zaintzea, elikakatetik datorren informazioaren arabera, eta lehentasuna ematea izan dezakeen eragina oinarritzat hartuta.
- Kontrol-programa malguagoak, emaitza analitikoetan oinarritutakoak eta arrisku berrien agerrerari irekitakoak.
- Laginketak eta analisiak egiteko zeineskuhartzeko protokolo integratuak, kutsatzaile kimikoen jarraipena egin ahal izateko elikakatean, eta beste horrenbeste ingurumen-kutsatzaileei dagokienez.
EFSAren oharra:haragi-ikuskaritzak
Behiak ikuskatzeko aholkuak
Ardi-ahuntzak ikuskatzeko aholkuak
Hazitako ehizakiak ikuskatzeko aholkuak
Ekidoak ikuskatzeko aholkuak