Konposatu kimiko baten toxikotasuna, neurri handi batean, bere bioerabilgarritasunaren bidez definitzen da. FSAk aluminioaren eta manganesoaren bioerabilgarritasuna ikertu du, konposatu horiek dituzten elikagaien arabera. Izan ere, elikagai jakin baten ezaugarriek eragina dute elikagaia hesteetan deskonposatzeko moduan eta askatzen diren substantzia kimikoen motan.

Hori dela eta, eguneko aluminio- eta manganeso-ingestak zehazte aldera, funtsezkoa da xurgatzeko ehuneko erabilgarria eta elikagai jakin batean dagoen bi metal horien kopurua.

Ondorioen artean honako hauek nabarmendu behar dira:

  • Bioerabilgarritasunaren ehunekoa ezberdina da aluminiorako eta manganesorako, aztertutako elikagaien artean.
  • Aluminioak gora egiten duen kontzentrazioetan saturazio-maila bat dago. Hortik aurrera ez da xurgatzen.
  • Zitratoa bezalako substantziak lagungarri dira aluminioa xurgatzeko.
  • Manganesoaren xurgatze osoa oso txikia da.
  • Hosto-teak berehalako teak baino aluminio-bioerabilgarritasun handiagoa azaldu zuen (%, 0,05, % 046ren aurrean).
  • Ilarrek, erremolatxek, espinakek eta mahaspasek % 0,2 eta % 1,0 bitarteko manganeso bioerabilgarritasuna azaldu zuten. Alabaina, produktu horiek guztiek manganeso-maila txikiak dituzte.

FSA Txostena: aluminioaren eta manganesoaren bioerabilgarritasuna elikagaietan