EFSAren adituen datu basea (EDB) 2008an osatu zen. Helburu nagusia zen EFSAri eta estatu kideei elikagaien segurtasunaren eta pentsuen arloan (nutrizioa, toxikologia, kimika, animalien osasuna eta ongizatea, eta landareen osasuna zein babesa barne) aholkuak eman ahal dizkieten zientzialari adituen datu-basea osatzea. Aditu horiek EFSAri laguntzen diote zientzia-aholkularitza bikaina ematen, denbora errealean, Europako arriskuen kudeatzaileei (Europako Batzordea, Europako Parlamentua eta estatu kideak), Elikagaien Segurtasunaren arloko euren politikak eta erabakiak babesteko.

EDBko adituei kontsultak eginda, EFSAk honako helburu hauek lortzen ditu:

  • Prozesuaren gardentasuna sustatzea, zientzia jardueretara adituak gonbidatuta.
  • Arriskuen Balioespenak eta beste zientzia jarduera batzuk egiteko EFSAk daukan gaitasuna indartzea.
  • Espezializatutako, ezusteko eta premiazko lana egitea eskatzen duten kasuen aurrean eraginkortasun handiagoz erantzutea.

EFSAk 2011 urteko txostena argitaratu du, epe horretan egindako jarduera nagusien ingurukoa. Honako hauek dira jarduerok:

  • 2011n 542 aditu gehitu ziren, hau da, eskabideen % 77. 2011 abenduan, 3.002 adituk osatzen zuten EDB.
  • Italiak (405), Erresuma Batuak (362), Alemaniak (298), Frantziak (226), Herbehereek (199) eta Espainiak (184) dituzte aditu gehien; alegia, 64 herrialdeetako aditu guztien % 56.
  • Honako hauek dira aditu gutxien biltzen dituzten arloak: Teknologia berriak, Landareen Osasuna eta OGMak. Adituen gehien biltzen dituztenak, berriz, Elikagaiak (Nutrizioa barne) eta Beste arlo batzuk (Elikagaien Segurtasuna barne) dira. Azkenik, 2011n arlo hauek hazi dira gehien: Landareen Osasuna, Toxikologia eta Esposizioaren Balioespena.
  • Batez ere EFSAk jotzen du EDBko adituengana. Estatu kideen % 58k baino ez du erabili datu basea, betiere nazio mailan ez badute Elikagaien Segurtasunaren eta pentsuen arlo jakin batzuetan espezializatutako aditu edo erakundeen datu baserik.

Laburbilduz, honako hauek dira EFSAren lehentasunak 2012. urterako:

  • EDB aktiboki hedatzen jarraitzea, EFSAren jardueren bidez (deialdiak eta zientzia hitzaldiak).
  • Nazio mailako Foku Guneekin lan egiten jarraitzea, euren herrialdeetan heda dezaten.
  • EDBn aditu gutxi dituzten estatu kideetara hedatzea.
  • EDB gizarte sareen, komunikabideen, EFSA journal-en eta abarren bidez sustatzeko bideak zabaltzea.

EFSAren Europako adituen datu basea 2011n