EFSAk azterlan bat argitaratu du, eta bertan aztertzen da zer-nolako eragina duten sukaldaritza-tratamenduek barazkien nitratoen edukian. Azterlana bederatzi barazkirekin egin da: letxuga, espinaka, patata, leka, azenarioa, erremolatxa gorria, aza zuria, aza txinatarra eta kuiatxoa. Azterlan honen ondorio nagusia da barazkiak prozesatzeko tratamenduek eragin nabarmena dutela nitratoen azken edukian.

Tratamenduek duten eragin-motari dagokionez, azterlanak hau ondorioztatu du:

  • Tratamendu batzuek murriztu egiten dute nitratoaren edukia: garbitzea eta egostea, edo galdarraztatzea eta, ondoren, purea egitea. Hori gertatzen da aztertutako barazki guztietan.
  • Beste teknika batzuek, aldiz, nitratoen edukia handitzen dute: salteatzeak edo parrillan erretzeak, adibidez, nahiz eta lotura hori aztertutako barazkiaren araberakoa izan (espinakak salteatzea, patatak frijitzea, etab.).
  • Beste teknika batzuetan (lurrun-teknikak edo mikrouhina darabiltenak) ez da zuzeneko loturarik ikusi nitratoen edukiarekin.

Azterlanak ezin izan du zehaztu zein den prozesatzearen eragina laborantza-motaren arabera (ohikoa, ekologikoa edo ekoizpen integratua), nitratoen azken edukian; izan ere, ekoizpen batzuetan laginen kopurua txikia izan da. Zehaztasun horiek eta beste batzuk ezagutzeko (hala nola, sukaldaritza-tratamenduaren eraginpeko beste barietate batzuk), beharrezkoa izango da azterlan zehatzagoa egitea.

Agiri osoa