Elikagaien eta uraren bidez kutsatutako zazpi patogeno nagusien joera – ECDC 2015
ECDCk elikagaien eta uraren bidez kutsatutako 21 gaixotasuni buruzko txosten bat argitaratu du, honako 7 patogeno nagusi hauek ardatz hartuta: Salmonella, Campylobacter, STEC/VTEC, Listeria, Yersinia eta Shigella.Txostenak, hain zuzen,patogeno horiek 2010etik 2012ra bitartean eragindako gaixotasunen joera erakusten du. Hona hemen emaitza:
Campylobacteriosia
- Zoonosirik ohikoena da; 662.521 kasu egiaztatu dira (67 kasu EBko 100.000 biztanleko, 2010-2012 aldian).
- Campylobacteriosi kasuak urtez urte areagotu ziren 2008 eta 2012 artean.
- Urtarokotasun erregularra du; tasa handienak ekain-abuztuan izan ohi dira.
- Gizakien infekzioarekin lotutako bi espezie ohikoenak Campylobacter jejuni (egonkor mantentzen da) eta C. coli (nabarmen areagotu da) dira.
Listeriosia
- Listeriosi kasuak nabarmen areagotu ziren 2008 eta 2012 artean (0,35 kasu EBko 100.000 biztanleko).
- Heriotza-indize handia izan du: % 16.
- 65 urtetik gorako gizonen eta emakumeen kasuen jakinarazpenak areagotu egin dira.
- Erreparatu egin behar zaie herritar-talde kalteberetan izandako kasuei;hain zuzen, kontsumitzeko prest dauden elikagaiekin loturikoei. Izan ere, elikagai horietan bakterio hori egotea arriskutsua izan daiteke herritar horientzat, nahiz eta legezko mugaren azpitik egon.
Salmonellosi ez-tifoidea
- 2010 eta 2012 artean, egiaztaturiko salmonellosi-kasuen kopurua % 10 murriztu zen (21,5 kasu EBko 100.000 biztanleko).
- Salmonellosiaren tasak urtetik urtera murrizten ari dira (2008tik).
- Kasuen beherakada nabarmenagoa da bi serotipo ohikoenetan:S. enteriditis eta S. typhimurium (kasu guztien % 83).
Shigellosia
- Shigellosi kopurua egonkor mantentzen da (1,8 kasu 100.000 biztanleko).
- Jakinarazitako kasuen bi heren EBtik kanpoko bidaiekin lotuta daude.
- S. sonnei da jakinarazitako shigellosi-kasuetan ohikoena: % 56. Horren ondoren, S. flexneri da ohikoena.
STEC/VTEC
- Shiga/verozitotoxina (STEC / VTEC) toxina sortzen duten Escherichia coliren infekzioak nabarmen areagotu ziren 2008-2012 artean. 2012an, egiaztatutako VTEC/STEC kasuak % 55 areagotu ziren 2010. urtearen aldean. Gorakada hori baliteke patogeno horren gaineko zaintza epidemiologikoa areagotzeak eragin izana, batez ere 2011ko Alemaniako agerraldiaren ondoren.
- Serotiporik ohikoenak O157:H7 eta O157:H- izan ziren.
Salmonellosi tifoidea
- 2008 eta 2012 artean, nabarmen urritu zen sukar tifoidearen kasu egiaztatuen kopurua (0,13 kasu 100.000 biztanleko, 2012an).
- Jakinarazitako kasuen % 85 baino gehiago EBtik kanpoko bidaiekin lotuta dago.
- Azido nalidixikoarekiko mikrobioen aurkako erresistentziaren tasa handia atzeman da ( > % 70eko erresistentzia), hala sukar tifoidean nola paratifoidean.
Yersinia
- 2008 eta 2012 artean, Yersiniak eragindako kasuak arian-arian urritu ziren; hala, 2012an, 2,1 kasu izan ziren 100.000 biztanleko.
Surveillance of seven priority food- and waterborne diseases in the EU/EEA – ECDC 2015
ECDC 2013 txostena: Elikagaien eta uraren bidez transmititutako gaixotasunak