Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) elikagaien segurtasunean lehentasunezkoak diren gaietan jarduteko estrategia bat ezarri du 2013-2022 eperako. Zehazki, segurtasunaren arloko munduko, nazioko eta eskualdeko adituek egin dute plana, eta bi urteko planen bidez inplementatuko da, helburu estrategikoak betetzeko sortuko diren jarduera zehatzen bidez.

Planaren esparrua Elikagaien Segurtasuna da (berau osatzen duten osagai guztiak barne) eta bere baitan hartzen ditu “baserritik mahaira” ikuspuntua eta jatorri zoonotikoko elikagaien bidez transmititutako gaixotasunak.

Planak hiru helburu estrategiko ezartzen ditu, elikagaiek munduan transmititzen dituzten gaixotasunak murriztea lortzeko beharrezko zereginak ere aintzat hartuta:

  • 1. Helburua: elikakate osoan zientzia-oinarriak ematea, elikagaiek gizakien osasunean eragindako arriskuak murriztera bideratutako erabakiak eta ekintzak abiarazteko.
  • 1. Emaitzak: Zientzia-aholkularitza areagotzea eta garatzea, eta arau estandarrak, zuzentarauak eta gomendioak ezartzea.
  • 2. Helburua: Nazioarteko eta nazioko sektoreen arteko lankidetza hobetzea, eta komunikazioa sustatzea.
  • 2. Emaitzak: Elikagaien Segurtasunaren arloko adituen parte hartzea areagotzea sektoreen arteko sareetan, elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunak murrizteko (animalietatik datozen gaixotasun zoonotikoak barne).
  • 3. Helburua: Lidergoa eta aholkularitza eskaintzea, arriskuan oinarritutako Elikagaien Segurtasuna bermatzeko nazioko sistema eta plan bateratuak indartzeko.
  • 3. Emaitzak: Elikagaien Segurtasuna zaintzeko sistema duten estatu kideen kopurua areagotzea, egitura eta hedatzea indarrean izanik.

OMEren Elikagaien Segurtasunerako plan estrategikoa