EFSAko CONTAM panelak elikagaietako olio mineralen hidrokarburoen (MOH) arriskua berrebaluatu du.

Olio mineralen hidrokarburoek (MOH) konposatu kimiko ugari dituzte, eta petrolioaren destilaziotik eta fintzetik sortzen dira nagusiki.

Bi talde nagusi daude: MOSH (olio mineralen hidrokarburo aseak) eta MOAH (olio mineralen hidrokarburo aromatikoak).

MOH horiek elikagaietan aurki daitezke hainbat arrazoirengatik: inguruneko kutsadura, makinetan lubrifikatzaileak erabiltzea, eragile desmoldekatzaileak edo laguntzaile teknologikoak erabiltzea, elikagai edo pentsuentzako gehigarriak edo elikagaiekin kontaktuan dauden materialetatik migratzea (EKM).

EFSAren Elikakatearen Kutsatzaileen Panelak (CONTAM), arriskua aztertu ondoren, honako ondorio hauek atera ditu:

hidrocarburos de aceites minerales

MOSH

Behatutako eragin kaltegarririk gabeko (NOAEL) mailaren ikuspegiaren erreferentzia-balioa kontuan hartuta (236 mg/gorputzeko pisuaren kg eta eguneko) eta 1.200 (esposizio-tarte berdina edo handiagoa) segurtasun-faktorea aplikatu ondoren, panelak ondorioztatu du egungo MOSHarekiko esposizioa ez dela kezkagarria giza elikadurarako adin tarte guztietan.

MOAH

MOAH hauetarako erreferentzia-balioa 0,49 mg/gorputzeko pisuaren kg eta eguneko da; hots, Hidrokarburo Aromatiko Poliziklikoen BMDL10.

MOAH batzuen edukiera genotoxikoa eta kartzinogenoa kontuan hartuta (hiru eraztun aromatiko edo gehiago dituztenak), 10.000 edo gehiagoko esposizio-tartea dago eta eragin txikikotzat jotzen du EFSAk.

Bi esposizio-egoera kontuan hartu eta eraztun bakarreko edo bi eraztuneko MOAHen balizko toxikotasuna kalkulatu ondoren, EFSAren arabera konposatu hauek giza osasunerako kezkagarriak izan daitezke.

 EFSAren INFOGRAFIA – Los hidrocarburos de aceites minerales en los alimentos