Europako Batzordeak esku-hartzeko muga berriak ezarri ditu dioxina, furano eta PCBentzat pentsuetan eta elikagaietan. Gizakien konposatu horiekiko esposizioa batez ere elikagaien bidez gertatzen da, eta muga berri horien helburua da esposizio hori murriztea. Muga horien bidez, agintariek eta eragileek erabakitzen dute kutsadura iturria zein kasutan aztertu behar den, eta esposizioa murriztu edo ezabatzeko neurriak hartzen dituzte.

Gomendioa 2012ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean eta muga berriak ezartzen ditu honako produktu hauentzat: haragi eta haragi-produktuak (behi-, ardi-, oilategiko hegazti- eta txerri-haragia), gantz-nahasketak, arrain-haztegietako arrainen haragia, arrain-haztegietako arrainen produktuak, esne gordina eta esnekiak (baita esne-gantza ere), oiloen arrautzak eta arrautza-produktuak, frutak, barazkiak eta laboreak.

2011/516/UE Gomendioa