Giza Anisakiosiaren prebalentzia murrizteari buruzko Txostena – AESAN – 2009 2009ko maiatzean, Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziaren (EASAN) Zientzia Batzordeak baloratu zuen ea arrantza praktiken bidez murriztu daitekeen Anisakis parasitoaren prebalentzia eta intentsitatea arrainetan.

Gaur egun, igo egin da erauzketa-arrantzaren jarduera kala guztietan eta, ondorioz, itsasora botatzen dira arrain eta zefalopodoen erraiak eta beste hondakin batzuk. Horrek areagotu egiten du Anisakisaren prebalentzia itsasoan dauden espezietan. Gainera, gehiegizko ustiaketan ondorioz, zenbait gunetan berriz parasitatutako espezieak gero eta txikiagoak dira, hau da, gazteagoak eta tamaina txikiagokoak.

Horregatik, Batzordeak eskatu die erakunde eskudunei susta dezatela tratamendu teknologikoak (besteak beste, denbora batez izoztea) aplikatzea arrain hondakinetan itsasora bota aurretik. Horrela, bermatu egingo da errai horietan dagoen Anisakis larbaren jarduera eten egiten dela.

Zientzia Batzordearen txostena