Txosten horrek ematen dituen datuen bidez, honako hau egiaztatu da: zenbait estatu kidetan jakinarazi da oso altua dela fluorokinolonekiko erresistentzia oilategi-hegaztietan hartutako Salmonella laginetan, eta oilategi-hegaztietan, txerri-aziendan eta behi-aziendan (bai eta haragian ere) hartutako Campylobacter laginetan, zehazki, % 5 eta % 38 Salmonellaren kasuan eta % 20 eta % 64 artean Campylobacteren kasuan.

Beste kasu batzuetan, berriz, jakinarazi da hirugarren belaunaldiko zefalosporinekiko eta makrolidoekiko erresistentzia antzeman dela. Horiek ere mikrobioen aurkako produktu garrantzitsuak dira.

EFSAren txostena