EFSAk duela gutxi garatu duen Arriskuaren Balioespen kuantitatiboaren ondorioen arabera, harreman zuzena legoke S. enteritidisak kutsatutako taldeen kopuruaren eta bakterioak kutsatutako arrautzen kopuruaren artean.

Emaitza horiek aintzat hartuta, Europako oilo erruleen taldeetan gaur egungo batez besteko prebalentzia teoria mailan % 3,1etik % 2ra murriztuko bagenu, herena egingo luke behera S. enteritidisak kutsatutako arrautzen kopuruak. Ildo horri jarraiki, helburu erkidea % 2tik %1era aldatuz gero, neurri berean murriztuko litzateke arrautza kutsatuen kopurua.

Nolanahi ere, aintzat hartu behar da datu horiek teorikoak direla eta zalantza ugari sortzen direla harremanetan jartzean prebalentziaren murrizketa eta onura teorikoak.

EFSAren Txostena