Zientzia-iritzia: Q sukarra – EFSA 2010
EFSAk iritzi bat argitaratu du Q sukarrari eta gaixotasun horrek animalien eta gizakien osasunean izan dezakeen eraginari buruz. Animalien artean (behiak, ahuntzak, ardiak…) Coxiella burnetii bakteriak (gaixotasunaren eragilea) eragiten duen infekzioa endemikoa da Estatu Kide gehienetan. Nolanahi ere, oso animalia gutxik garatzen dute gaixotasuna.
Gaixotasuna heda ez dadin, honako epe luzerako neurri hauek identifikatu dira: prebentzioz txertatzea, simaurra kudeatzea, ustiategien egitura aldatzea, mutiltze-prozesua aldatzea, bereizitako erditze-guneak jartzea, material arriskutsuak baztertzea, bisitariei sarrera debekatzea, gordailu diren beste animalia batzuk kontrolatzea eta izurriak (akainak) kontrolatzea.
Gizakien artean, berriz, bakteria horren infekzioa kutsatutako aerosolak arnastearen ondorioa izaten da gehienetan eta ez elikagaiak kontsumitzearen ondorioa.