Iritzia: EETak kutsatzeko arriskua semenaren edo enbrioi-transferentziaren bidez – EFSA 2010
BIOHAZ panelak ondorioztatu du Entzefalopatia Espongiforme Transmitigarriak (EETak) kutsatzeko arriskua, Scrapie klasikoa duten hausnarkari txikien semena edo enbrioiak erabiltzeari lotutakoa, txikia dela edo ez dagoela ia arriskurik.
Nolanahi ere, daturik ezean, ezin da horrelakorik ziurtatu. Hausnarkari txikietan Scrapie klasikoa eta BSEren patogenia oso antzekoak direnez, BSEk ere antzeko arriskua eragin dezake. Bestalde, egiaztatu egin dute intseminazio artifizialaren eta enbrioi-transferentzien prozesuetan EETen transmisio iatrogenikoa gertatzeko arriskua dagoela. Animalia jatorriko hormonek eta erabilitako kirurgia tresnek eragiten dute arrisku hori.
Panelak gomendatzen du prozesu horietan hausnarkarien hormonen ordez, proteina birkonbinatzaileak erabiltzea.