Katalunian animalien ongizatearen inguruan eginiko kontrol ofizialaren emaitzak 14/03/27
Kataluniako Generalitateko Abeltzaintza Antolamendurako Zerbitzuak argitaratu egin ditu abeltzaintza ustiategietan 2012. urtean animalien ongizatearen inguruan eginiko kontrol ofizialen emaitzak.
Oro har, 2008. urtetik aurrera, % 77,5etik % 89ra areagotu da Katalunian animalien ongizateari buruz eginiko kontrolen adostasun tasa.
Kontrolak ustiategien % 5ean gauzatu dira, eta Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza, Elikadura eta Inguru Naturala Sailak eskualdeetan dituen bulegoetako albaitari ofizialek egin dituzte.
Alderdi hauek aztertzen dira ikuskaritza-bisitetan: ustiategiko erregistro-liburua, animalien identifikazioa eta animaliak zein baldintzatan hazten diren.
Zenbait kasutan (adibidez, haragitarako hegaztien eta txerrien kasuan), animalien zaintzaileek animalien ongizateari buruz jaso duten prestakuntza ere egiaztatzen da, espezie horietarako derrigorrezkoa baita. Azkenik, albaitari ofiziala ustiategian badago animaliak garraiorako kargatzen edo deskargatzen direnean, eragiketa hori zein baldintzatan egiten den ere ikuskatzen da.
Lortutako emaitzak
Espeziea | Ikuskaritzak | Bat ez etortzeak | Adostasunen % |
---|---|---|---|
Txerriak | 475 | 68 | 85.68 |
Zekorrak | 320 | 26 | 91.88 |
Behiak | 0 | 0 | 100 |
Ardiak | 171 | 10 | 94.15 |
Ahuntzak | 139 | 11 | 92.09 |
Ekidoak | 170 | 15 | 91.18 |
Oiloak | 38 | 8 | 78.95 |
Oilaskoak | 109 | 7 | 93.58 |
Oilo erruleen ustiategiak 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean sartu ziren animalia ongizateari buruzko arau berrietara egokitzeari dagokionez, hauek dira kontrolen ondorio nagusiak:
- 2012. urtearen hasieran, Katalunian 92 ustiategi zeuden erregistratuta (350 oilo baino gehiago zituzten erroldan, horiei aplikatu baitzitzaien ongizatearen inguruko araudia).
- Urtearen amaieran, 66 ustiategi zeuden araudira egokituta.
- 14 ustiategi gaitasunik gabe utzi zituzten araudia ez betetzeagatik.
- 10 ustiategik baja eman zuten edo gaitasunik gabe geratu jarduera faltagatik.
- 2 ustiategik hazteko era aldatu zuten: kaiolan beharrean, lurzoruan.
Emaitza hauek eta beste batzuk ere Kataluniako Gobernuak egindako txostenan aurki daitezke: