Ke-aromak: EFSAren azken ebalorazioaren azterketa
8 aroma horiek 2009. eta 2012. urteen artean ebaluatu ziren, horien erabilera baimentzeko, eta baimena dute 2024/01/01a arte.
Estos 8 aromas fueron evaluados entre 2009 y 2012 para facultar su uso y cuentan con autorización hasta el 01/01/2024.
Ke-aromak elikagai batzuei gehitzen zaizkie, hala nola haragiari, arrainari edo gaztari, ketze-prozesu tradizionalaren alternatiba gisa. Dena den, beste elikagai batzuetan ere erabil daiteke, hala nola zopa, salda, edari, patata frijitu, izozki edo gozogintzako produktuetan.
Ebaluatutako aromak
- SF-001 «proFagus Smoke R714» (lehen «Scansmoke PB 1110»)
- SF-002 «Zesti Smoke Code 10»
- SF-003 «Smoke Concentration 809045»
- SF-004 «Scansmoke SEF7525»
- SF-005 «SmokeEx C-10»
- SF-006 «SmokEz Enviro-23»
- SF-008 «proFagus Smoke R709»
- SF-009 «Fumokomp Conc.» (lehen «Fumokomp»)
POL-SFL-007 (TradismokeTM A MAX) eta POL-SFL-010 (AM 01) aromak ebaluatzea falta da; horien baimena 2024/01/01ean amaituko da.
Azken ebaluazioa egiteko, EFSAk ebaluazio‑irizpide berri bat erabili du: “nahaste konplexu bateko osagai bakar bat (ke-aroma, esaterako) genotoxikoa dela egiaztatuz gero, nahaste guztia genotoxikotzat jo beharko da”.
Irizpide hori aintzat hartuta, eta eskuragai dauden zientzia-probetan oinarrituta, adituek adierazi zuten aztertutako zortzi ke-aroma guztiek genotoxizitate-arriskua zutela.
Genotoxizitatea produktu kimiko batek zelulen material genetikoari kalte egiteko duen gaitasuna da. Zelula batean jasotzen den informazio genetikoa aldatu edo mutatuz gero, gaixotasun batzuk garatzeko arriskua areagotzen da, hala nola minbizia edo heredatutako gaixotasunak.
Toxikotasun‑mota horretarako ezin da maila segururik definitu.
Dena den, EFSAren iritziz, dieta orekatuak murriztu egiten du elikadurak eragindako arriskuekiko esposizio-aukera.
Berariazko araudia
- 2065/2003 erregelamendua: ke-aromen ekoizpenerako “produktu primarioak” ebaluatzeko eta baimentzeko prozedura ezartzen du, bai eta Europako zerrenda zehazteko prozedura ere.
- 627/2006 (EB) Erregelamendua: ke-aromak sortzeko produktu primarioen laginketa, identifikazioa eta karakterizazioa egiteko baliagarriak diren analisi‑metodoen kalitate-irizpideak ezartzen ditu
- 1321/2013 (EB) Betearazpen Erregelamendua: elikagaietan edo horien gainazalean ke-aroma gisa erabiltzen diren ke-aromak sortzeko edo ke-aroma deribatuak sortzeko baimenduta dauden produktu primarioen Batasunaren zerrenda ezartzen du.
Hurrengo urratsak
Europako Batzordeak eta EBko estatu kideek EFSAren zientzia-irizpena arretaz aztertuko dute, eta egun merkatuan dauden ke-aromen arriskua kudeatzeko aukera aproposei buruzko eztabaidak ere kontuan hartuko dituzte.