Eskuliburu honek elikagai-krisi baten faseak deskribatzen ditu eta komunikazio eraginkorra egiteko eman beharreko urratsen gida ematen du. Gomendatutako jardunbide egokiak honako printzipio hauetan oinarritzen dira:

 

  • Gorabeheraren inguruko komunikazioaren kontrolari eustea
  • Albait azkarren komunikatzea, kaltetua izan daitekeenaren osasuna babesteko
  • Zehaztea zein diren pertsona hartzaileak eta haiengana iristeko komunikazio-tresnak
  • Komunikazioa argia eta gardena izatea
  • Inplikatutako beste batzuekin lankidetzan aritzea, are gehiago aintzat hartuta elikagai-krisiek ez dituztela errespetatzen nazioarteko mugak

 

Etorkizuneko elikagai-krisi baterako prestatzea ezinbesteko baldintza da komunikazioa eraginkorra izan dadin. Hori dela eta, honako hauek gomendatzen dira: krisi berri bat gertatu aurretik prozedura-arauak identifikatzea eta hartzea, eta bozeramaileak prestatzea, horiek izango baitira komunikaziorako solaskideak krisia sortzen denean.

 

Txosten horretan hainbat txantiloi ere atxiki dira: egiaztatzeko Check-list delakoa, komunikabideek egindako kontsulten erregistroa eta sare sozialetan egindako iruzkinen erregistroa.

 

Best practice for crisis communicators: How to communicate during food or feed safety incidents – EFSA 2016