EFSAk 2008an azterlan bat egin zuen Campylobacter bakteriak eta Salmonellak oilaskoetan eragindako kutsadurari buruz, eta orain argitaratu du azterlan horren azken zatia. Zenbait faktore identifikatu dituzte haragiaren kutsadurarekin lotuta. Ondorioz, EFSAk gomendatu du aintzat hartzea faktore horiek zoonosi horiek kontrolatzeko programak diseinatu eta ezartzean.

Azterlanaren zati horretan, aldagai anitzeko erregresioa aztertu da. Horretarako, 561 hiltegitako 10.035 oilasko-loteetako datuak erabili dituzte. Hiltegiok 26 estatu kidetakoak eta Norvegia eta Suitzakoak ziren. Besteak beste, honako faktore hauek hartu dituzte aintzat: ekoizpen mota, lotearen tamaina, animalien adina, laginak zein garaitan hartu diren, karkasak hozteko metodoa eta Campylobacter bakteriak eragindako kutsadura.

Emaitzen arabera, hiltegi batek animaliak hiltzeko gaitasun handia badu, handiagoa izaten da Salmonellaren kutsadura arriskua. Halaber, arriskua areagotu egiten da, egunean zehar zenbat eta animalia gehiago hil. Serovareen banaketa ez da berdina Estatu Kide guztietan. Halaber, ez dago herrialde guztietan nabarmentzen den serovar zehatzik. Hala ere, honako hauek dira ohikoenak: S. infantis (15 herrialdetan), S. enteritidis(14 herrialdetan) eta S. typhimurium.

Artikulu osoa