OMEk argitaratu egin du 2014an Segurtasun Kimikoaren arloan egindako jardueren inguruko urteko txostena. Arrisku Kimikoen Ebaluazioari dagokionez, honako ekintza hauek dira aipagarrienak:

  • Arrisku Kimikoen Ebaluaziorako Sarea abiaraztea. Arriskuen Ebaluaziorako erakundeen arteko interakzio-foro gisa sortu da, esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko, eta ebaluazio-metodoak bateratzeko.
  • Arriskuen Ebaluaziorako metodologian erreferentziazko hainbat dokumentu argitaratzea, besteak beste: Nazioarteko Jokabide Kodea, plagizidak banatu eta erabiltzeko (plagizidak arriskuen arabera sailkatzeko ezinbestekoa) edo Arrisku kimikoak ezaugarritzean sortzen diren zalantzak ebaluatu eta adierazteko gida.
  • "Osasun publikoari dagokionez, substantzia kimiko kezkagarriak" izeneko proiektua. Bertan jasotzen dira kezka handiena sortzen duten 10 substantzia kimiko nagusien aurrean erabakiak hartzeko informazio eta tresna guztiak. Honako hauek dira substantzia kimiko horiek: artsenikoa, amiantoa, bentzenoa, kadmioa, plagizida oso arriskutsuak, fluorra (gabezia edo gehiegikeria), beruna, merkurioa, airearen kutsatzaile nagusiak eta dioxinak eta antzeko konposatuak.
  • Segurtasun Kimikoaren inguruko fitxa berriak (ICSC). Dagoeneko 1.700 substantzia kimikoren fitxak daude eskuragarri.
  • Zenbait arrisku kimikoren ebaluazioa: Krisotiloa (amianto zuria) eta DDT. Azken horren inguruan, zientzia-literaturak iradokitzen du Arriskuen Ebaluazioa eguneratzea, oraindik ez baita eguneratu.

Halaber, txostenean zerrenda bat aurkituko dugu, honako hauek biltzen dituena: 2014an egindako argitalpen guztiak, gauzatutako ekintzak eta prestakuntza, sinatutako nazioarteko hitzarmenak eta akordioak, eta ezbehar kimikoekin eta larrialdiekin zerikusia duen lan oro.

Txostena: Segurtasun Kimikoa, OME 2014