Palitoxina taldeari buruzko iritzi zientifikoa
CONTAM Panelak 200 µg/ kg b.w.-ko Erreferentziako Dosi Agudoa (ARfD) zenbatetsi du toxina multzo honentzat. Kopuru honetan oinarrituta eta izaniko zalantzak eta toxina hauen espezie sortzaileen aldakortasuna ikusita, 1.000ko babes faktorea aplikatzea erabaki du Panelak.
Honen ondorioz, 60 kg-ko pertsonak ez du toxina mota honetako 12 µg baino gehiago kontsumitu behar (kontsumituriko guztiak gehi ostrocina-D toxina). Halaber, kutsaturiko aldeetako batetik datorren mariskoa 400 gramoko anoan kontsumituz gero, hartutako toxina honetako kopuru potentziala 3 µg-koa izango dela balioetsi du.