Pentsuetarako A bitamina – EFSA 2013
Pentsuetarako A bitamina Gaur egun, A bitaminaren gehienezko baloreek, animalien nutriziorako EBn legez kontrolatutakoek eta erabilitakoek, ez dute inolako arriskurik sortzen animalia hartzaileen artean; zehazki, ez elikagaiak ekoizteko animalia-espezieen ez laguntza-animalien artean.
Eginiko azterlanen arabera, animalia-jatorriko elikagaien kontsumitzaileentzat loditzeko animalien gibela kontsumitzea da kontsumitzaile helduen artean arriskuren bat eragin dezakeen bakarra.
Bada, arrisku hori murrizteko, jakinik ezinezkoa dela guztiz desagerraraztea, animalien elikaduran A bitaminaren erabiltzeko maila berriak proposatu ditu EFSAk:
- Txerriak. Txerrikumeak: 16.000 IU/kg pentsu oso; loditzeko txerriak: 6.500 IU/kg pentsu oso; txerri-emeak: 12.000 IU/kg pentsu oso.
- Eskortako hegaztiak. Oilaskoak (hegazti-espezie guztiak barne) jaio eta lehenengo 14 egunen baitan, indioilarrak jaio eta lehenengo 28 egunen baitan: 20.000 IU/kg pentsu oso. Gainerako hegaztiak (loditzeko, arrautzatarako eta ugaltzeko): 10.000 IU/kg pentsu oso.
- Ugaztunentzako esnearen ordezkoak: 25.000 IU/kg.
- Ugaltzeko zekorrak, jaio eta lehenengo 4 hilabeteen baitan; ugaltzeko bildotsak eta aharitoak, jaio eta lehenengo 2 hilabeteen baitan: 16.000 IU/kg pentsu oso. Loditzeko behiak, ardiak eta ahuntzak: 10.000 IU/kg pentsu oso.
- Esnetarako behiak: 200.000 IU A bitamina/behi eta eguneko.
- Untxiak, zaldiak, salmonidoak eta maskotak: ez da gehienezko dosirik proposatu.
Europako agentziaren arabera, A bitamina emateko bestelako bide batzuk egoteak (esate baterako, edateko ura), kontsumitzaileentzako arriskua handituko luke.
Azkenik, EFSAk zenbatetsi du animalien nutrizioan A bitamina proposatutako dosietan erabiltzeak ez duela inolako arriskurik eragiten ingurumenean.