Sor litezkeen arriskuei buruzko informazioa trukatzeko Europako Sarearen (EREN) 2010eko urteko txostena argitaratu du Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA). Sare hori 2010ean sortu zen eta helburua izan zen sistema erraza eta eraginkorra ezartzea, sor litezkeen gaixotasun nagusiak antzemateko Europako elikagaien eta pentsuen katean.

Sor litezkeen arriskuen identifikazio arloan adituak diren estatu kideetako ordezkariek osatzen dute Sarea eta 2010. urtean estatu kide bakoitzean gauzatutako ekintzak eta horien emaitzak jakinarazi zituzten. Halaber, hainbat gomendio definitu zituzten (urteko txostenean jasotakoak). Horien artetik honako hauek dira aipagarrienak: batetik, praktiken kodea osatzea, gerta litezkeen arriskuei buruzko informazioa erabiltzeko; eta, bestetik, tresna eraginkorrak erabiltzea, informazio iturrietako datu ugariak iragazteko.

ERENen 2010eko urteko txostena