Duela gutxi argitaratu duten txosten batek azpimarratu egiten du Asaldatzaile Endokrinoen (AE) eta hainbat osasun-arazoren arteko lotura. Honako hauek dira osasun-arazo horiek, besteak beste: gizonezkoen ugaltze-sistemako arazoak (kriptorkidia gazteen artean eta prostatako minbizia helduen artean), emakumezkoen ugaltze-sistemako arazoak (bularreko minbizia), nerbio-sistemaren garapen-arazoak, umeen arreta-falta edo/eta hiperaktibitatea, edo tiroideetako minbizia. Txostenaren arabera, azterlan zehatzagoek eta analisi-metodo hobeek gaixotasun-arriskua murriztu eta osasun publikoarentzat aurrezkia eragin lezakete.

Nazio Batuen Ingurumenerako Programak (PNUMA) eta Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) egin dute txostena, eta bertan biltzen dira funtzio endokrinoa nahasten duten substantzia kimiko horien inguruko zientzia-ezagutza. Gaur egun arte, AEren inguruan egin den txosten osatuena da.

AE batzuk naturalak dira, baina gehienak substantzia kimiko sintetikoak dira, eta honako hauetan aurkitzen dira: plagizidak, osagai elektronikoak, nork bere burua garbitzeko produktuak edo kosmetikoak, elikagaiak, gehigarriak edo kutsatzaileak. Konposatu horiek hormona-sisteman duten eragina oraindik ikertzeko dago; baina, txosten honen arabera, ondorio larriak izan ditzakete osasunean.

AEek ingurumena kutsa dezakete, batik bat, industria- eta hiri-isurien bidez, nekazaritzako isurbideen bidez, edo errausketa eta isurketen bidez. Giza esposizioa elikagaiak, ura edo hautsa irenstearen bidez gerta daiteke, gasak edo airean dauden partikulak arnastearen bidez edo azalaren kontaktuaren bidez.

Txostenak, halaber, adierazten du antzeko arazoak sortzen direla faun basatian, AEen ondorioei dagokienez. Konposatu horiekiko esposizioak areagotu egin ditzake ugalketa-asaldura, antzutasuna eta fauna basatiaren zenbait espezieren murrizketa. Bestalde, AEak erabiltzeko debekuek eta murrizketek animalia basati batzuen kopuruaren gorakada eta osasun-arazoen urritzea eragin dituzte.

Txostenak hainbat gomendio ematen ditu, substantzia kimiko horien ezagutza mundu-mailan hobetzeko, gaixotasun-arriskuak murrizteko eta horiekin lotutako kostua txikiagotzeko. Honako hauek dira gomendioetako batzuk:

  • Metodo analitikoak: beharrezkoak dira metodo analitiko osoagoak, beste AE posible batzuk, horien iturriak eta eta esposizio-bideak identifikatzeko.
  • Ikerketa: zientzia-datu gehiago behar dira, AEen konbinazioen eraginak identifikatzeko.
  • Jakinarazpena: elikagaietan dauden substantzia kimikoei buruzko jakinarazpenak eta informazioa ez dira nahikoak; beraz, ez dira ezagutzen AE iturri asko.
  • Lankidetza: zientzialarien eta herrialdeen artean datu gehiago trukatuz gero, dauden hutsuneak zuzenduko lirateke.

Txostena