Arriskuen Ebaluazioak egiteko beharrezkoa da zientzia-ebidentziak oso zehatz biltzea. Bada, ebidentzia horiek zenbait zalantza eragiten dituzte, eta nahitaezkoa da horiek baliatzea. Europako Batzordearen Berriki Identifikatutako Osasun Arriskuen edo Osasunerako Arrisku Emergenteen Zientzia Batzordeak (SCENIHR) dokumentu bat argitaratu du, izendapen horien erabilera azaltzen duena, alderdi interesdunek euren txostenak hobeto uler ditzaten.

Arriskuen ebaluazio guztietako lehenengo fasea argitalpen garrantzitsuak atzematea eta hautatzea da. Ondoren aztertu egiten dira, arrisku-analisietan aplikatzeko. Iritzia garatzeko beharrezkoa da, hortaz, kalitate- eta garrantzi-irizpideak aurrez aurre jartzea. Horren ondorioz, kalitate-irizpideak betetzen ez dituzten argitalpenak izango ditugu, eta horiek baztertu egingo dira. Halaber, beste argitalpen batzuek kalitate-irizpideak beteko dituzte, baina beharrezkoa izango da euren garrantzia aztertzea. Iritzia garatzeko kalitate eta garrantzi nahikoa duten argitalpenak agertuko dira erreferentzien zerrendan.

Behin zientzia-ebidentziak hautatuta, azken emaitza argi eta sendoan gehitu behar dira. Nahitaezkoa da ebaluazioan zientzia-ebidentziaren eta zalantzen maila zein den adieraztea. Horretarako, Zientzia Batzordeak honako kategorizazio-gako hau proposatzen du:

  • Indartsua: Ebidentzia koherentea gizaki eta animalientzat, ebidentzien arteko gatazkarik gabe.
  • Moderatua: ebidentzia garrantzitsua da, baina informazio-hutsune nabarmenak ditu.
  • Ahula: zientzia-ebidentzia txikia.
  • Zalantzazkoa: informazioan kontraesanak daude.
  • Ez dago ebidentziarik: ez dago froga eskuragarririk.

SCENIHRen dokumentua