EFSAk eta ECDCk txosten bat argitaratu dute Europan bakterio zoonotikoetan eta giza, animalia eta elikagai adierazleetan dagoen antimikrobianoen aurkako erresistentziari (RAM) buruz, 2020-2021 aldian.

ELIKAk egindako analisian, txostenaren honako datu hauek azpimarratu nahi ditugu, patogeno bakoitzaren arabera banatuta:

Campylobacter

  • Oro har, 2020-2021 aldian lortutako gizaki- eta animalia-jatorriko jejuni eta C. coli datuek fluorokinolonekiko erresistentzia-maila oso altuak erakutsi zituzten. Fluorokinolonak garrantzi kritikoa duten antimikrobianoak dira eta gizakion infekzio bakterianoak tratatzeko erabiltzen da.
  • Ziprofloxazinoarekiko erresistentzia-maila oso altuak ikusi ziren gizakietan jejuni eta C. coli espezientzat (“altuak eta ikaragarri altuak”), % 22,2 eta % 100 artekoak izan ziren.
  • Giza kontsumorako animalien kasuan, ziprofloxazinarekiko erresistentzia-maila oso handiak ikusi ziren (% 41,7 eta % 80,4 artean), betiere coli espeziearentzat C. jejuni espeziarentzat baino altuagoak izanik, nahiz eta eskortako hegaztien C. jejuni espeziearen laginetan lortutako ziprofloxazinarekiko erresistentzia-maila ere altua izan zen 2020an.
  • Ziprofloxazinarekiko erresistentzia-mailak altutik oso altura aldatu ziren EBko gizakien jejuni eta C. coli espezieetan, eta oso altutik ikaragarri altura eskortako hegaztien, gizentzeko txerrien eta txahalen C. jejuni eta C. coli espezieetan. Gizakien C. jejuni-rako ziprofloxazinarekiko erresistentzia-mailak % 27,6 eta % 100 artekoak izan ziren.
  • Soilik animaliei buruzko datuei dagokienez, ziprofloxazinarekiko erresistentzia-maila altuenak gizentzeko indioilarren coli espeziean ikusi zien 2020an (% 80,4) eta txahaletan 2021ean (% 79,7). Horien atzetik daude gizentzeko oilaskoak 2020an (% 61,9) eta gizentzeko txerriak 2021ean (% 51,7).

Salmonella

  • 2021ean, gizakien Salmonella spp-rako anpizilinarekiko, sulfonamidekiko eta tetraziklinekiko erresistentzia ikusi zen, oro har, maila altuetan; eta hirugarren belaunaldiko zefaloporinekiko erresistentzia, berriz, oro har, oso baxua izan zen (% 1,1 zefotaxima eta zeftazidimarentzat).
  • Ikusi zen gizakien Salmonella mota horren anpizilinarekiko eta tetraziklinekiko erresistentziak murriztu egin zirela, 2013-2021 aldian.
  • Ziprofloxazinarekiko erresistentzia oso handia jakinarazi da S. kentucky-n gizentzeko oilaskoetan (% 78,0), oilo erruleetan (% 91,9), gizentzeko indioilarretan (% 96,6), gizentzeko oilasko-kanaletan (% 100) eta indioilar-kanaletan (% 93,3). S. enteritidis-entzat, gizakiengan atzemandako serotipo ohikoenarentzat, ziprofloxazinarekiko eta azido nalidixikoarekiko erresistentzia % 22,6koa eta % 24,8koa izan zen, hurrenez hurren.
  • Oro har, gizakien Salmonella spp-rako farmako/multierresistentzia (MDR) askorekiko erresistentzia handia izan zen (% 22,5); maila baxuak (S. enteritidis; % 1,9), oso altuak (S. kentucky; % 54,8) eta ikaragarri altuak daude (S. typhimurium monofasikoa; % 78,4).

E. coli

  • Anpizilinarekiko, sulfametoxazolarekiko, trimetoprimarekiko edo tetraziklinarekiko erresistentzia ohikoa izan zen, eta estatu kide (EK) gehienek maila altuak edo oso altuak jakinarazi zituzten animalia-kategoria guztietan 2020/2021ean.
  • Kinolonekiko erresistentzia ohikoa izan zen eskortako hegaztietan, eta zenbait EK-k ere maila oso altuak edo ikaragarri altuak jakinarazi zituzten. Beste antimikrobiano batzuekiko erresistentzia ez zen hain ohikoa izan, eta, bereziki, ez zen meropenemekiko erresistentziarik detektatu ezein animalia-populaziotan edo haragi-kategoriatan 2020/2021ean.
  • Lehentasun handiko garrantzi kritikoa (hpCIA) duten antimikrobianoekiko erresistentzia ez zen oso ohikoa izan kolistinarentzat, azitromizinarentzat eta hirugarren belaunaldiko zefaloporinentzat (zefotaxima edo zeftazidima), eta batez besteko balioak “ez oso ohikoak eta baxuak” izan ziren animalia-kategoria guztietan. Ziprofloxazinarekiko erresistentzia ohikoagoa izan zen eta batez besteko mailak oso altuak izan ziren gizentzeko oilaskoetan, altuak indioilarretan, baxuak txahaletan eta moderatuak txerrietan. Hirugarren belaunaldiko zefaloporinekiko eta fluorokinolonekiko erresistentzia konbinatua ez zen oso ohikoa izan animalia-kategoria guztietan.