EFSAk elikagaietan dagoen artseniko inorganikoaren arriskua ebaluatu du berriro eta ondorioztatu du gizakien osasunarentzako kezkatzeko arriskua dela, ingestio horrek epe luzera kontrako efektuak dituelako, hala nola zenbait minbizi mota.

Elikagaietan baimendutako artseniko mailak murriztu ondoren Batzordearen 2023/465 Erregelamenduan (EB), 2023ko martxoaren 3koan, zeinaren bidez aldatu baita 1881/2006 Erregelamendua (EB) elikagai jakin batzuetako gehieneko artseniko edukiari buruzkoa, Europako Batzordeak EFSAri eskatu zion elikagaietako artsenikaoren 2009ko arriskuen ebaluazioa eguneratu zezala artseniko inorganikoaren arriskua ebaluatuta eta aztertutako esposizioaren azken ebaluazioa erabilita (EFSA, 2021).

Giza osasunean duen eragina

As inorganikoa (iAs) kartzinogeno genotoxiko bat da eta nahikoa ebidentzia zientifiko dago erakusten duena dietaren eta/edo edateko uraren bidezko iAs-en ingestio kronikoak lotura duela DNAko kalte handiagoarekin, DNA hautsi egiten baita eta DNAren oinarriak aldatzen dira oxidazioaren eraginez.

Azterketa epidemiologikoen ondoriozko probak nahikoa eta kausalak dira, iAs esposizio baxu eta moderatua eta honako hauen arteko loturei dagokienez: azaleko, maskuriko eta biriketako minbizia; azaleko minbiziak ez diren azaleko lesioak; bat-bateko abortuak; haurren hilkortasuna; arnasa-bideetako gaixotasunak; giltzurrunetako gaixotasun kronikoak; neurogarapenaren gaineko ondorioak; sortzetiko kardiopatiak; kardiopatia iskemikoa eta karotida arteriaren arterioesklerosia.

Dietaren bidezko esposizioa

iAs-en dietaren bidezko esposizioari ekarpen handiena egiten dioten elikagaiak honako hauek dira: Arroza, arrozarekin egindako produktuak, zerealak eta zerealekin egindako produktuak (arrozik gabe) eta ur edangarria. Biztanleria gaztearentzako adierazitako elikagai batzuek (adibidez, “bularreko haurrentzako eta haur txikientzako elikagaiak, oinarriak zerealak dituztenak” eta “haurrentzako gaileta, biskote eta bizkotxoak”) adin talde honen elikagaien bidezko esposizioari ekarpen oso garrantzitsua egiten diote.

Arriskuaren karakterizazioa

Potentzial kartzinogenikoa duenez, CONTAM panelak esposizio marjinaren (MOE) ikuspegi bat ezarri zuen arriskuaren karakterizaziorako, osasunean oinarritutako balio orientagarri (HBGV) bat ezarri ordez. MOE 1 legokioke azaleko minbizian duen intzidentziarekiko %5eko hazkundearekin lotzen den esposizio mailari.

Helduengan MOE 2 eta 0,4 artean ibiltzen da kontsumitzaile ertainentzat eta 0,9 eta 0,2 artean 95eko esposizio pertzentilean. Zalantzak zalantza, CONTAM panelak ondorioztatzen du MOE horiek osasunarentzat kezkagarriak direla.

Esan beharra dago esposizioa kezkagarriagoa izan daitekeela arrisku genetiko handiagoa izan dezaketen pertsonentzat, biztanleriarentzat oro har baino.

Adin-talde gazteenei dagokienez, MOEak txikiagoak dira, iAs-en esposizioa handiagoa delako. Aldiz, horrek ez du esan nahi haurrek arrisku handiagoa dutenik, efektuak epe luzeko esposizioagatik baitira eta azterlan epidemiologiko gehienak helduei egiten zaizkie. Dena dela, CONTAM panelak ondorioztatzen du haurrak arriskuaren karakterizazio horrek babestuta daudela, helduek ere bizitzako lehenengo urteetan dietaren bidezko esposizioa handiagoa izango baitzuten.

Gomendioak

EFSAren txosten berri honek ondorioztatzen du, baliagarriak direla Artsenikoaren esposizio kronikoaren arriskuen 2021eko ebaluazioaren txosteneko gomendioak.

ELIKA albistea