Arrisku emergentea: ziguatera
EFSAk arrisku emergentetzat jo zuen ziguatera 2014an. Hori dela eta, 2015ean “Risk characterizacion of ciguatera food poising in Europe” (Eurocigua) lankidetzarako esparru-proiektu bat jarri zen martxan (FPA), AESANek koordinatutakoa eta EFSAk diruz lagundutakoa, Europar Batasuneko beste 14 erakunderen lankidetzarekin.
Proiektuaren iraupena 4 urtekoa da (2016- 2020).
Proiektuaren helburua da Europako elikagaietan eta fitoplanktonean (Gambierdiscus spp. dinoflagelatua) ziguatoxinaren presentzia ebaluatzea, eta lagin kutsatuetan ziguatoxinaren presentzia hauteman, kuantifikatu eta berresteko metodoak garatu eta baliozkotzea.
Ziguatera ziguatoxina (CTX) izeneko biotoxinak irensteagatiko elikadura-intoxikazio bat da, arraina kontsumitzearen bidez.
Ziguatoxinari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu arrisku emergente horri buruz ELIKAk eginiko fitxa.